Urbat Urkontroniken senior B taldeak bi partidu jokatu ditu asteburuan, lau puntu lortuz
Emakumezkoen senior taldeak ere irabaztea lortu zuen, bolada onari eutsiz
2026/03/02
12:59
Ekhi Belar Errasti
Urbat Urkotronik waterpolo taldeko senior B taldeak zita bikoitza izan du asteburuan. Hasteko, ostiral gauean, Lauro hartu zuen etxean eta 23-13 gailendu zitzaion. Atzo, ostiraleko nekea nabari zuten eibartarrek eta, Iruñea 9802 9-9 berdindu ondoren, 4-2 galdu zuten penaltietan. Horrela, asteburuko bi partiduetan lau puntu eskuratu ditu.
Gizonezkoen lehen taldeak, bere aldetik, 11-12 galdu zuen Nou Godellaren aurka. Taldeak ondo hasi zuen neurketa, markagailuan 8-3 jarriz, baina ezin izan zion emaitzari eutsi.
Euskal Ligan diharduten emakumeek, ostera, bolada onari eutsi diote eta 19-6 gailendu zaie CW Sestaori, “talde-lan bikaina erakutsiz”, Urbat-ekoen berbetan.