Urbat Urkotronik 2. Nazional Mailako taula erdian kokatu da

Urbat Urkotronik 2. Nazional Mailako taula erdian kokatu da
2023/11/27 10:48
eta kitto!
Alcorconen 8-9 irabazita, Urbateko lehenengo taldeak maila berriari neurria hartzen doa eta, dagoeneko, sailkapeneko erdialdean kokatzea lortu du. Davide Cerchik zuzentzen duen taldeak waterpolo ona erakutsi zuen hiru zatitan, baina 4-7 aurretik jarri ondoren, azkeneko laurdena agonikoa bihurtu zitzaien eibartarrei. Hala ere, garaipen garrantzitzua eskuratu zuten aurkari zuzen baten aurrean.

Senior mailako taldeekin jarraituz, emakumezkoen taldeak aise garaitu zuen Zaragozako Olivar (kanpoan 6-11 eta etxean 11-4), eta gizonezkoen bigarren taldeak 6-11 galdu zuen Sestaoren aurka Orbean jokatutako Euskal Herriko 1. Mailako norgehiagokan. Kadete mailako taldeak, azkenik, garaipen argia eskuratu zuten Donostian, Waterpolo Donostiren aurrean 25-6 nagusituta.