Urbat Urkotronik bakarrik geratu da lidergoan Malagan irabazi ondoren

Datorren zapatuan Urbatekoek Madrilgo Tres Cantos hartuko dute Donostiako Paco Yoldi igerilekuan
Urbat Urkotronik bakarrik geratu da lidergoan Malagan irabazi ondoren
2024/03/18 14:00
eta kitto!

Gure herriko waterpolo klubaren lehen taldeak Waterpolo Malagari penaltietan irabazi eta gero, lider bakarra da jaitsiera saihesteko faseko ligan. Eibartarrek laugarren garaipena jarraian lortu zuten horrela, 2. Maila Nazionalari neurria hartu diotenaren seinale. Partidua 13na berdindu zuten Davide Cerchirenak, jarraian 5-6 irabazteko penaltietan. Datorren zapatuan Urbatekoek Madrilgo Tres Cantos hartuko dute Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Euskal Herriko Ligan, bestalde, Urbateko senior mailako bigarren taldeak erraz irabazi zion CN Easwim donostiarrari (20-7) eta emakumezkoen senior taldeak garaipen handia lortu zuen Santoñan, gol bakarrarengatik nagusitzeko (9-10).