Urbat Urkotronik-ek lidergoa galdu du Leioa WP B-ren mesedetan
Emakumezkoen Euskal Herriko ligan jokatze duen Urbat Urkotronik-ek porrot lazgarria jasan zuen asteburuan. Eibartarrak lider bezala iritsi ziren partidara eta bigarren sailkatua jaso zuten etxean, Leioa WP B, baina bizkaitarrak nagusitu ziren. “Ahalegina egin arren, bisitariek partidaren erritmoa markatu zuten eta aukerak hobeto baliatu zituzten”, diote Urbatekoek. Horrela, neurketa 8-18 amaitu zen.
2. Maila Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen seniorretako lehen taldeak, bere aldetik, berdindu egin zuen WP Navarraren aurka, 12-12. “Norgehiagoka oso parekatua izan zen eta penaltietan erabaki zen, non etxekoek puntua eskuratu zuten (4-3). Maila handiko lehia izan zen, markagailuan aldaketa askorekin eta bi taldeen arteko lehia estuarekin”, klubetik diotenez.
Gizonezkoetan ere, baina Euskal Herriko 1. Mailan, Urbat B-k garaipen handia eskuratu zuen CD Bilbaoren kontra, 10-20. “Taldeak erasoan maila bikaina erakutsi zuen eta hasieratik nagusitu zen, hiru puntu garrantzitsu lortuz”, nabarmendu dute.