Urbat Urkotronik-eko lehen taldea bigarren izan zen Logroñoko txapelketan
2023/09/12
11:17
eta kitto!
Aurreko zapatuan Urbateko kadeteen taldeak Logroñon bertan eskuratutako garaipenaren ondoren, azken asteburuan Eibarko klubaren A taldeak bere denboraldia estreinatu du Errioxako hiriburuan, 1. Maila Nazionaleko Askartzarekin eta Frantziako 2. Mailan jokatzen duen US Bordeaux taldeekin osatutako hiruko torneoan. Eibartarrek 14-12 galdu zuten bizkaitarrekin eta 13-12 irabazi zioten USB-ri, azkenean bigarren postuan sailkatzeko. Honako jokalariek osatu zuten Urbat-Urkotronik-en taldea: Izei Sologaistua, Mikel Recio, Alex Sarasua, Paul Alberdi, Xabier Egidazu, Ander Iñarra, Xabier Varela, Koldo Ortega, Jon eta Ander Treviño, eta Asier eta Gorka Ortiz de Zarate.