Urbat Urkotronik-en eskola-taldeak bigarren postua lortu du Arabako Kopan
Urbat Urkotronik waterpolo klubaren eskola-taldeak Lautadak antolatutako Alebinen Waterpoloko II. Arabako Kopan parte zuen hartu, eta bigarren postu bikaina lortu zuen. Gazteek beste urrats bat eman dute euren bilakaeran, gero eta maila hobean lehiatzeko gaitasuna erakutsiz. Finala oso gutxigatik ihes egin bazen ere, etorkizunari begira ilusioa piztuta dago.
Gizonezkoen 2. Nazionalean jokatzen duen Urbatek, bestalde, 5-5eko berdinketa eskuratu zuen Nou Godellaren aurkako kanporako neurketan. Ondoren, partida penaltietan erabaki zen, eta valentziarrak nagusitu ziren 9-8ko emaitzarekin. Gol gutxiko norgehiagoka izan zen, oso parekatua, giro beroan eta harmailak lepo beteta zirela. Eibartarrek izaera handia, pazientzia eta talde-lan sendoa erakutsi zuten, nahiz eta azkenean hiru puntuetatik bakarrarekin itzuli.