Urbat-Urkotronik taldeak denboraldia agurtu zuen Elxeko torneoan

Urbat-Urkotronik taldeak denboraldia agurtu zuen Elxeko torneoan
2023/07/04 11:40
eta kitto!
Gure herriko waterpolo klubak Alacant aldean eman dio amaiera ikasturteari, bertan izan diren benjamin, alebin, infantil eta jubenil mailetako ordezkariekin. Estatu osoko 69 klub izan ziren Elxeko torneoan eta Urbateko taldeek 19 partidu jokatu zituzten guztira: 10 irabaziz, zazpi galduz eta beste biak berdinduta. Alebinek 13. postuan amaitu zuten, infantilek 11. tokian, eta kadeteek bosgarren sailkatu ziren azkenean. Bestalde, Urbateko benjamin mailako bi jokalariek Real Canoe taldearekin jokatu zuten, eta jubenil mailako ordezkari bakarrak Donostirekin.