Urbat Urkotronik waterpolo taldea bikain aritu da Katalunian

Gorka Arregiren mutilek hirugarren amaitu zuten Lloretko txapelketan
Urbat Urkotronik waterpolo taldea bikain aritu da Katalunian
2025/09/15 16:25
eta kitto!

Urbat Urkotronikek “25 urteko historian orrialde eder bat idatzi du”, klubekoen berbetan. Izan ere, asteburuan Lloretko (Katalunia) txapelketan izan da beste 10 talde gehiagorekin, eta 3. postuan amaitu du lau garaipen eta porrot batekin.

Txapelketako partiduetan, Badiaren aurka 11-2 irabazi zuen, Premiaren aurka 12-9, Montjuic B-ren kontra 6-4 eta Manresaren aurka 10-8. Porrota, ostera, Hortaren aurka jasan zuen, 11-4.

Gorka Arregiren zuzendaritzapean, jokalari hauek hartu dute parte Lloreten: Pello Bergaretxe, Jon Soto, Peio Oronoz (Urgarak utzitako jokalaria), Irai Yurrita, Xagit Bartolomé, Ander Sola, Ametz Madarieta, Gaizka González, Telmo Málaga, Euken Kortabarria, Andoni Olcoz eta Gorka Del Moral.

 

Ateak irekita

Urbat Urkotroniken probatu nahi duenak Orbeako igerilekuaren ateak zabali dituela gogoratzen du klubak. “Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:00etara, edozeinek etorri eta waterpoloa probatu dezake gurekin”, esan digute.