Urbat Urkotronik waterpolo taldeak Euskal Herriko Superkopa jokatuko du domekan

WP Navarra taldea izango du arerio finalaurrekoan
Urbat Urkotronik waterpolo taldeak Euskal Herriko Superkopa jokatuko du domekan
2025/10/01 11:32
eta kitto!

Gizonezkoen Urbat Urkotronik waterpolo taldeak zita garrantzitsua izango du domekan, urriak 5, Euskal Herriko Superkopa jokatuko baitu Askartza Claret kiroldegian. Eibartarrek WP Navarra izango dute arerio 14:30ean jokatuko den finalaurrekoan eta, finalera sailkatuz gero, 20:30ean jokatuko lukete. Bestela, 3. eta 4. posturako neurketa 17:30ean jokatuko da.

Koadroaren beste aldean Askartza eta DN Portugalete egongo dira, eta euren arteko finalaurreko partidua 11:30ean jokatuko da.