Urbat Urkotronik waterpolo taldeak ezin izan zuen garaipenik lortu Euskal Herriko Superkopan
Joan den asteburuan hasi du denboraldia Urbat Urkotronik waterpolo taldeak. Euskal Herriko Superkopan aritu dira eibartarrak eta ezin izan zuten garaipenik lortu bertan. Finalaurrekoan 13-11 galdu zuten Waterpolo Navarraren aurka, eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian, 12-11 erori ziren Nautica Portugaleteren kontra. “Gaitasun faltagatik baino gehiago, esperientzia faltagatik gertatu dira porrotak, 13 jokalaritik 8 berriak baitira”, esan digute taldetik.
Denboraldi hasiera ez da nahi bezain ona izan, baina garrantzitsuena zapatutik aurrera dator, orduan hasiko baitu liga. Urbat Urkotronikentzat hirugarren denboraldia izango da Bigarren Maila eta mailari eustea izango du helburu. Hori lortzea zaila izango dela iragarri dute eibartarrek, “baina pazientzia, iraunkortasuna eta hasiberri gazteen talentuan konfiantza izanez”, euren berbetan
Madrilen jokatuko dute lehen partidu hau, Concepcion taldearen kontra, zapatuan, 17:30ean.
Talde gehiago martxan
Gizonezkoena ez da liga hasiko duen Urbateko talde bakarra izango, Euskal Herriko Ligan diharduten emakumezkoek ere estreinaldia izango dutelako barixakuan, urriak 10, Irunen.
Gizonezkoen Senior B taldeak domekan jokatuko du lehen partidua, urriak 5, 13:30ean, Waterpolo Donostiren aurka.