Urbat Urkotronik waterpolo taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du etxean

Tres Cantosi irabazita amaituko du Bigarren Nazionaleko lehen fasea
Urbat Urkotronik waterpolo taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du etxean
2026/02/16 11:10
Ekhi Belar Errasti

Etxeko partiduak bereziki gustuko ditu Bigarren Nazionalean jokatzen duen Urbat Urkotronik waterpolo taldeak. Denboraldia gaizki hasi ondoren, poliki-poliki martxa hartu du talde eibartarrak eta, etxetik kanpo hotz egiten duen arren, etxean garaipenak besterik ez ditu lortu azken aldian.

Oraingoan Tres Cantos talde madrildarra izan dute arerio eibartarrek eta 11-4 gailendu zaie, ligako lehen faseari amaiera itxaropentsua emanez. Orain, bigarren faseari ekingo diote mailari eustea helburu dutelarik.

Asteburu honetan Urbat-en hiru taldek besterik ez dituzte euren partiduak jokatu eta denak irten dira garaile. Beraz, egun borobilak izan dira eibartarrentzat.