Urbat Urkotronikek oxigenoa hartu zuen Chiclanari irabazita

Urbat Urkotronikek oxigenoa hartu zuen Chiclanari irabazita
2023/11/20 12:28
eta kitto!
Estatuko waterpoloko brontzezko dibisiora igo berri den taldeak ondo irabazi zion aurreko zapatuan CDW Chiclana azken sailkatuari Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako norgehiagokan. Baina ez zen aipatutakoa gure herriko waterpoloaren garaipen bakarra izan, azken asteburuan ia talde guztiek irabazi zutelako. Senior mailako gizonezkoen bigarren taldeak ere 3-16 garaitu zuen CN Easwin, eta emakumezkoen taldeak, Urkiak izenekoa, 15-10 irabazi zion Laurori. Infantil mixtoetan, bestalde, Urbat Gorriak 18-10ekoarekin garaitu zuen CD Larraina, Urbat Beltzak zortzina berdindu zuen WP Donostiren etxean, azkenean 4-3 galtzeko penaltietan. Eskola mailako Eibarko taldeak, bestalde, 6-1 irabazi zion Urgara Txingudiri; eta porrot bakarra, gutxigatik izan bazen ere, master taldeak jaso zuen, Lautadarekin 9-8 galduta.