Urbat Urkotronikeko gizonezkoen senior taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du
Ez dihardu denboraldi erraza izaten waterpoloko 2. Nazionalean jokatzen duen Urbat Urkotronik taldearentzat. Asko kostatu zitzaion denboraldiko lehen garaipena lortzea (orain dela bi jardunaldi eskuratu zuen) eta asteburu honetan heldu da bigarrena. Eibartarrek Colegio Brains taldea hartu zuten zapatuan, urtarrilak 10, Paco Yoldi kiroldegian, eta 12-9 irabazi zuten.
Garaipena lortu arren, azkenengo postuan jarraitzen du Urbatek, aurretik doan Tenerifek ere irabaztea lortu zuelako. Dena dela, ligako lehen fasea amaitzeko lau jardunaldi geratzen direnean, ia ezinezkoa du lehen lau sailkatuen artean geratzea eta emaitza horrek konfiantza eman diezaioke hurrengo faseari begira.
Euskal Herriko Ligako taldeak
Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Urbaten emakumezkoen taldeak, bestalde, denboraldi ona dihardu izaten, baina asteburu honetan porrotarekin itzuli da Leioatik. 16-13 galdu zuen etxeko taldearen aurka eta orain 5. postuan dago, 24 punturekin.