Urbat Urkotronikeko senior mailako bi taldeek lortu dute mailari eustea

2. Nazional Mailan jokatzen duen talde nagusiak eta Euskal Herriko 1. Mailan jokatzen duen bigarren taldeak helburua lortu dute
Urbat Urkotronikeko senior mailako bi taldeek lortu dute mailari eustea
2025/04/07 13:12
eta kitto!

Helburuak bete dituzte, beraz, bai 2. Nazional Mailan jokatzen duen talde nagusiak eta baita Euskal Herriko 1. Mailan jokatzen duen bigarren taldeak ere.

Urbateko lehen taldeak Metropole Las Palmas liderrarekin 13-14 galdu zuen zapatuan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako partiduan, baina, ahala ere, Vallina taldeak Madrilen galdu zuenez, horrek saria izan du eibartarrentzat eta, liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, ziurtatu dute matematikoki hurrengo denboraldian ere 2. Maila Nazionalean izango direla.

Gauza bera gertatu da bigarren taldearekin, norgehiagoka gogorrean Sestaori Orbean 13-12 irabazi ondoren, sailkapenean dituen 15 puntuei esker ziurtatu duelako bere plaza Euskal Herriko 1. Mailan, azken kasu horretan liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean.