Urbat Urkotronikeko taldeak lehiara itzuliko dira berriz
Gizonezkoen lehen taldeak etxean jokatuko du eta emakumezkoek Leioara bidaiatu beharko dute
2026/01/09
09:48
Ekhi Belar Errasti
Gabonetako oporren atsedenaldiaren ondoren, lehiara itzuliko da berriz Urbat Urkotronik waterpolo taldea. Gainera, maila guztietako taldeek izango dituzte partiduak, asteburu bizia izango delarik.
Talde nagusiei dagokienez, 2. Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen taldeak Colegio Brains taldea hartuko du bihar, urtarrilak 10, 20:15ean, Donostiko Paco Yoldi kiroldegian.
Euskal Herria Ligako 1. Mailako emakumezkoen taldeak, ostera, Leioa B-ren aurka jokatuko du bihar, 15:40ean, Sakoneta kiroldegian.