Urbat Urkotroniken emakumeen taldeak garaipenaren bidetik jarraitzen du
Gizonezkoen seniorrek, bestalde, galdu egin zituzten euren partiduak
2026/03/16
17:29
Ekhi Belar Errasti
Urbat Urkotronik waterpolo taldeak asteburu bizia izan du eta, orokorrean, emaitza positiboak eskuratu ditu. Dena dela, seniorretan emakumezkoek bakarrik lortu zuten irabaztea, gizonezkoen talde biek galdu egin baitzuten.
Euskal Ligan dabilen emakumezkoen taldeak WC Logroñori egin zion bisita eta nagusitasun osoz gailendu zitzaion, 3-21.
Bigarren Nazionalean jokatzen duten gizonek beste porrot bat jasan zuten, oraingoan WP Navarraren aurka, 11-15. Euskal Ligako taldeak, bestalde, 12-10 galdu zuen Sestaoren kontra.