Urbat Urkotroniken emakumezkoek sailkapenaren goiko aldean jarraitzeko garaipena lortu dute
Bigarren Nazionalean jokatzen duten gizonezkoek, ostera, ez dute garaipenik lortu oraindik
2025/11/17
10:54
Ekhi Belar
Euskal Herriko Lehen Mailan jokatzen duen Urbat Urkotoniken emakumezkoen taldeak 13-9 irabazi zion asteburua Laurori eta hirugarren postuan dago sailkapenean. Eibartarrek lehia gogorra zuten bizkaitarren aurka, baina nagusitasunez egin zioten aurre neurketari.
Bigarren Nazionalean ari diren gizonezkoek Tres Cantosen aurka jokatu zuten zapatuan eta beste porrot bat gehitu zuten. Lehen hiru laurdenetan ondo lehiatu ziren, baina azken zatian madrildarrak nagusitu ziren eta 10-5 irabaztea lortu zuten.
Gizonezkoen beste senior taldeak, bere aldetik, Nautica Portugalete B-ren aurka jokatu zuen eta 13-9 eman behar zuen amore.