Urbat Urkotroniken emakumezkoen senior taldeak lidergoa hartu du
Gizonezkoak larunbatean itzuliko dira lehiara Nou Godellaren aurka
2026/04/08
10:34
Ekhi Belar Errasti
Leioa WP B liderrari irabazi ondoren, Urbat Urkotronikek emakumezkoen Euskal Herriko Ligaren lidergoa hartu du. Eibartarrek ondo eutsi zioten partiduan zehar hartutako abantailari eta 17-14 gailendu zitzaion Bizkaiako taldeari.
Gizonezkoen senior taldeak, bestalde, larunbat honetan jokatuko du, apirilaren 11n, 2. Nazionalean jarraitzeko lehia garrantzitsuan. Nou Godellari egingo dio bisita 17:30ean hasiko den partidan.
Eskolartekoetan, ostera, Lautadan txapelketa jokatuko da larunbatean, 10:00etatik 18:00etara, Gasteizen.