Urbat Urkotroniken emakumezkoen taldeak Askartza B jipoitu zuen barixakuan

Partidua hasi aurretik, Maria Cano Urbaten 25. urteurrenaren logoaren diseinatzaileari saria eman zioten
Urbat Urkotroniken emakumezkoen taldeak Askartza B jipoitu zuen barixakuan
Maria Cano, Urbat-en 25. urteurreneko logoaren irabazlea, barixakuan jaso zuen sariarekin.
2026/01/26 17:37
Ekhi Belar Errasti

Ostiral arratsaldean, urtarrilak 27, emakumezkoen Euskal Herriko Ligako partidua jokatu zen Orbea kiroldegia Urbat Urktroniken eta Askartza B-ren aurka. Taldeak denboraldi ona egiten dihardu eta zerikusi berezia izan dezake horrek aurten, klubak 25 urte betetzen dituelako.

Data hori kontuan hartuta, Urbatek logo berezia diseinatzeko lehiaketa jarri zuen martxan eta Maria Canok irabazi zuen. Horrela, barixakuan, partidua hasi aurretik, irabazleak 400 euroko saria jaso zuen eta eibartarren garaipenaz gozatu ahal izan zuen, etxekoek aise irabazi baitzioten bizkaitarrei, 17-9.

Gizonezkoen senior taldeak, bestalde, Tres Cantos taldea jaso behar zuen Donostiako Paco Yoldi kiroldegian, baina partida atzeratu behar izan zuten eguraldi txarraren ondorioz.