Urbat Urkotroniken neskek lidergoari eusten diote Euskal Herriko 1. mailan
Datorren asteburuan lehia erabakigarria izango dute 2. postuan dagoen Leioa B-ren aurka
2026/04/21
12:13
Ekhi Belar Errasti
Emakumezkoen Euskal Herriko 1. mailan jokatzen duen Urbat Urkotroniken taldeak lidergoari eutsi dio asteburuan Portugaleteri irabazi ondoren (12-15). Etxetik kanpo jokatzeak duen zailtasunari ondo egin zioten aurre eibartarrek eta garaipen garrantzitsua lortu zuten.
Emaitza horrekin, Urbatek puntu bakarreko aldea ateratzen dio Leioa B-ri eta WP Iruña 98 02 B-ri, eta hain zuzen ere Bizkaiko taldearen aurka jokatuko du asteburuan, partida erabakigarrian.
Gizonezkoen 2. Nazionaleko Urbatek, ostera, etxean galdu zuen, 8-9, Real Canoeren aurka, eta azken aurreko postuan dago 14 punturekin, Portugaletek baino sei gehiago.
Gizonezkoen bigarren taldeak, bere aldetik, oso partida ona jokatu zuen Urgara Txingudiren aurka eta 19-9 irabazi zion.