Urbat Urkotroniken talde nagusiak Elxeri 13-12 irabazi zion Paco Yoldi igerilekuan

Urbat Urkotroniken talde nagusiak Elxeri 13-12 irabazi zion Paco Yoldi igerilekuan
2023/11/06 11:03
eta kitto!
2. Maila Nazionalean jokatzen duen Urbat Urkotronik-eko talde nagusiak ligako lehen garaipena eskuratu zuen asteburuan, partidu ezin borrokatuagoan Elxeri 13-12 irabaziz Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Davide Cerchik prestatutako taldea badoa gutxinaka neurria hartzen mailari eta, lehenagotik lortutako berdinketari, honakoan garaipen hau gehitu dio. Neurketak hiru partidu izan zituen batean: hasieran Urbat-ek ikaragarri ondo jardun zuen, bigarren zatian aurkariaren planteamenduak gauzak zaildu zizkioten eibartarrei, eta hirugarrenean partidua alde batera zein bestera jausi zitekeen. Azkenean txanponak eibartarren alde egin zuen.

Emakumezkoen taldeak askoz errazago izan zuen irabaztea eta Logroñori 13-2 nagusitu zitzaion. Gizonezkoen B taldeak, bestalde, duintasunez galdu zuen (15-10) Wp9802ren aurka Iruñean. Infantilen kategorian, Urbateko taldeek Easo eta Urgararen aurka irabazi dute.