Urbat Urktotroniken emakumezkoek sendo jarraitzen dute Euskal Ligan
Gizonezkoek, ostera, beste porrot bat jasan dute, oraingoan Real Canoeren aurka
2026/03/09
16:45
Ekhi Belar Errasti
Urbat Urkotronik waterpolo taldeko seniorrentzat asteburu bizia izan da honakoa. 2. Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen taldeak Real Canoeri egin zion bisita eta, partidu ona jokatu arren, puntu barik itzuli zen Madrildik, 12-6 galdu baitzuen.
Gizonezkoen bigarren taldeak, bestalde, Nautica Portugalete B hartu zuen Orbea kiroldegian eta 15-7 irabazi zion.
Euskal Ligan diharduen emakumezkoen taldeak Lauro A-ri egin zion bisita eta denboraldi osoan zehar erakutsitako maila onari eutsi zion, 9-11 irabaziz. Horrela, sailkapenaren 3. postuan jarraitzen du eta Leioa WP B-ren bigarren postua eskura du, bost puntura baitago eibartarrek bi partidu gutxiago jokatuta.