Urbat waterpolo klubak denetariko emaitzak izan ditu asteburuan

Beteranoen taldeak maila onean jarraitzen du Larrainari 12-10 irabazi ondoren
Urbat waterpolo klubak denetariko emaitzak izan ditu asteburuan
2024/02/19 17:43
eta kitto!

Orbea kiroldegiko igerilekuan hiru partidu jokatu zituzten Urbat klubeko ordezkariek, eta beste bi taldek kanpoan izan zituzten euren partiduak. bertan izandako master jardunaldian, beteranoen taldeak abiadura bizian jarraitzen duela erakutsi zuen, Larrainari 12-10 irabaziz partidu gogor baten ondoren. Bestalde, senior mailako gizonezkoen bigarren taldeak eta Leioak partidu zirraragarria eskaini zuten, azkenean 15na berdintzeko; penaltietan erabaki zen lehia, eta hor eibartarrak 18-16 nagusitu ziren. Gurean jokatutako hirugarren partiduan, haur mailako Urbat eta Zornotzako nesken taldeak 6-11 galdu zuen Lauro Ikastolarekin.

Kanpoan jokatu behar izan zuten bi taldeen artean, bestalde, batek irabazi egin zuen eta besteak galdu. Urbateko emakumezkoen senior taldeak duintasunez (9-6) galdu zuen Leioa, eta mutilen kadete mailakoak 7-12 irabazi zion Larrainako igerilekuan Waterpolo Navarrari.