Urbat waterpolo klubeko ordezkariak galtzaile izan ziren asteburuan
Davide Cerchiren mutilek Malagaren aurka galdu zuten
2024/10/21
11:38
eta kitto!
2. Maila Nazionalean jokatzen duen Urbateko talde nagusiak ezin izan zuen aurrera atera etxean jokatzen zuen denboraldiko bere lehen partidua. Donostiako Paco Yoldi igerilekuan amore eman behar izan zuten Davide Cerchiren mutilek Malagaren aurrean (6-10), batez ere “defentsako trantsizioan izandako hainbat desoreken ondorio”. Datorren zapatuan Madrilen jokatuko dute eibartarrek Ligako hirugarren jardunaldiko neurketa, bertako Brains Ikastetxeari aurre egiteko.
Senior mailako bigarren taldeak ere galdu egin zuen etxean jokatutako Euskal Herriko 1. Mailako partiduan; hor Leioa 11-13 nagusitu zen. Partiduko azken zatiak erabaki zuen ordura arte nahiko parekatuta joan zen norgehiagoka, 1-4ko partzialarekin.