Urbat waterpolo taldea gero eta egonkorrago 2. Maila Nazionalean

Igoberria den Eibarko taldeak momentuz arazo handirik gabe eusten dio mailari
Urbat waterpolo taldea gero eta egonkorrago 2. Maila Nazionalean
2024/03/12 13:30
eta kitto!

2. Maila Nazionalaren sailkapeneko erdialdetik atzera geratu ziren taldeekin osatutako multzoaren lidergoan dugu Urbat waterpoloko talde nagusia, azken jardunaldian Colegio Brains taldeari Donostiako Paco Yoldi igerilekuan 16-10 irabazi eta gero. Igoberria den Eibarko taldeak momentuz arazo handirik gabe eusten dio mailari eta, une honetan, gorenean dago Waterpolo Malagarekin berdinduta. Hiru puntura dago Dos Hermanas, seira daude Brains eta Chiclana, eta atzerago aurkitzen dira Alcorcon, Elx eta Tres Cantos.

Euskal Herriko Ligaren barruan jokatzen diharduten Urbateko senior mailako beste bi taldeek, bestalde, galdu egin zuten azken asteburuan. Emakumezkoen Urbiak taldeak 5-3 amore eman zuen Portugaleten, eta gizonezkoen B taldeak askoz argiago galdu zuen Waterpolo Donostiaren aurrean (19-6).

Infantil mistoetan, hiru partidu jokatu zituzten gure herriko gazteek. Urbat Gorriak taldeak 7-9 gainditu zuen WP Navarra eta 10-16 galdu Askaratza A-rekin, Urbat Beltzak 7-12 Larraina gainditzen zuen bitartean Iruñean. Eskola mailako partiduan, azkenik, Urbatek 0-4 irabazi zion Urgara Txingudiri Irunen.