Urbat Waterpolo Taldeak ate irekiak eskainiko ditu hilaren 15ean eta 22an

Urbat Waterpolo Taldeak ate irekiak eskainiko ditu hilaren 15ean eta 22an
2023/06/15 12:16
eta kitto!
Urbat Waterpolo klubak, senior mailako lehen taldearen 2. Maila Nazionalera lortutako igoerarekin batera, emaitza bikainak izan ditu azken denboraldian. Senior mailako emakumezkoen taldeak maila onean jardun du, Waterpolo Donosti eta Amorebietarekin ekipoa osatu duen honetan. Senior mailan ere, baina gizonezkoen bigarren taldeak, bigarren postuan sailkatu da Euskal Herriko ligan. Kadeteetan ere aurrera egin du taldeak, hori 2007an jaiotakoen ligan Eibarko gehienak 2008koak izan arren. Infantiletan antzerakoa gertatu da eta maila eman dute. Azkenik, alebin, infantil eta kadete mailakoak Elxera joango dira hilaren amaieran, bertako torneoan parte hartzeko.

Bestalde, ate irekiak jardunaldiak prestatu dituzte Urbatekoek biharko eta datorren asteko eguenerako, bietan 17:00etatik aurrera. Orbeako igerilekuetan izango dira eta bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da igeri egiten jakitea.