Urbat waterpolo taldeak ez zuen jakin izan Godella gainditzen Donostian jokatutako partiduan

Urbat waterpolo taldeak ez zuen jakin izan Godella gainditzen Donostian jokatutako partiduan
2024/01/15 12:00
eta kitto!
Gau mingotsa izan zen Urbat Urkotronik-ena zapatukoa. Urte amaieran izandako joko mailatik behera ibili zen taldea Donostian jokatutako partiduan eta, Espainiako 2. Mailako Liga hain parekatuan, “gutxieneko irabaztetik gutxienekoa galtzera” pasa daiteke une batetik bestera. Hasierako bi zatiren amaieran eibartarrak atzetik zihoazen, lau golengatik galtzen. Horrek eragina izan zuen hortik aurrerakoan, baina azken laurden bikaina eginda ere, ezinezkoa izan zen markagailua iraultzea. Azkenean Godella 11-13 nagusitu zen. Elxeko igerileku zailean jokatu beharko dute eibartarrek hurrengo jardunalian.