Urbat waterpolo taldeko gazteenen asteburua izan da oraingoa

Senior mailako taldeek jai izan duten azken asteburuan
Urbat waterpolo taldeko gazteenen asteburua izan da oraingoa
2024/05/06 10:16
eta kitto!

Herriko waterpolo klubaren senior mailako taldeek jai izan duten azken asteburuan, gaztetxoenen txanda izan da bakarrik. Haur mailako talde biek, Beltzak zein Gorriak, irabazle izan ziren euren partiduetan: Beltzak 7-4 nagusitu zitzaion Sestaori, eta Gorriak taldeak 11-8 irabazi zion Nafarroari.

Bestalde, Urbateko kadete mailako bost jokalarik Gipuzkoako selekzioarekin hartu dute parte Zaragozan jokatutako estatu mailako txapelketa batean. Seigarren postuan amaitu duen talde horren partaide izan dira Pello Bergaretxe, Euken Kortabarria, Ander Sola, Telmo Málaga eta Jokin Laskurain.