Urbat waterpoloko kadeteak nagusi, senior mailako bigarren taldea galtzaile

Emakumezkoen taldeak Union Saint Bruno Bordeaux taldearen aurka jokatu zuen Irungo Ugararekin batera
Urbat waterpoloko kadeteak nagusi, senior mailako bigarren taldea galtzaile
2024/02/27 16:30
eta kitto!

Azken asteburuan Urbat waterpolo klubeko bi taldek jokatu dute, eta bietan markagailuak argi erakutsi dute irabazleen nagusitasuna. Seniorretan, Euskal Herriko Ligaren barruan, Urbat Urkotronikeko bigarren taldeak 16-3 galdu zuen Leioan, bertako Askartza B-ren aurrean: lehen bi zatietan eibartarrek aurpegia eman zuten behintzat, atsedenaldira 5-2ko markagailuarekin iristeko. Baina hortik aurrera nekea pilatzen hasi zitzaizkien armaginei, kadete asko taldean zeudela, eta amaierako beherakadak saihesteko ahalegina egin beharko dute hemendik aurrera.

Kadete mailako Ligan, bestalde, kontrakoa eman zen eta Urbat Urkotronik 15-3 gailendu zitzaion Easori. Hasieratik amaierara indartsu jokatu zuten eibartarrek, erakutsiz beste behin Ligako lider eztabaidaezina dela; orain arte jokoan izandako 24 puntutik, 21 bereganatu dituzte armaginek.

Emakumezkoen Urbat, azkenik, Irungo Urgararekin batera, Bordeauxen izan zen asteburuan, bertako Union Saint Bruno Bordeaux taldeko nesken aurka lagunarteko partiduak jokatzeko.