Urbat Waterpolokoek Fito Malagak zuzendaritzan egindako lana sarituko dute Kirol Sarietan

Urbat Waterpolokoek Fito Malagak zuzendaritzan egindako lana sarituko dute Kirol Sarietan
2023/12/30 15:18
eta kitto!
Urte askotan Urbat Waterpolo taldeko zuzendaritzako partaidea izandakoa, eta gaur egun ere presidenteordea denak jasoko du biharko Coliseoko ekitaldian ur-polo edo waterpolo modalitateko saria. Zuzendaritza laga behar duenez, lan eskerga hori errekonozitzeko unea dela uste izan dute klubekoek. Klubak, bestalde, goraka eta goraka besterik ez du egiten eta, horrela, gaur egun lehen taldeak 2. Nazional Mailan jokatzen dihardu. Gipuzkoako lehenengo taldea da horrelakorik lortzen duena.