Urbat waterpolokoen San Andresetako otarra banatu zuten atzo

Urbat waterpolokoen San Andresetako otarra banatu zuten atzo
2023/12/27 09:53
eta kitto!
Urbat I.K.E waterpolo taldeak San Andres egunean zozketatu zuen otarra Javier Larrabeitirentzat izan da. Atzo entregatu zioten saria irabazleari, argazkian ikusi daitekeen bezala. Saria banatzea egun batzuk atzeratu da, lehen zenbaki sarituaren (3740) jabea ez delako azaldu.  Agindutako epea amaitzerakoan, erreserbako lehen zenbakiari (4918) egokitu zaio saria jasotzea. Zorionak irabazleari, eta baita Urbat klubari ere, azkenean lortu dute eta otarra ematea.