Urbatek galdu egin zuen waterpoloko 2. Nazional Mailako bere debutean

Urbatek galdu egin zuen waterpoloko 2. Nazional Mailako bere debutean
2023/10/10 17:19
eta kitto!
Davide Cerchik prestatzen duen taldeak ezin izan zuen ezustea eman Badia del Valléseko Kirol Konplexuan jokatutako partiduan eta 14-2 galdu zuen maila horretan jokatutako lehenengo norgehiagokan. Defentsan lan nahiko ona eginik ere, erasoan oraindik joko hobea egin behar du Eibarko taldeak, batez ere mailari eutsi nahi badu. Jon Treviño eta Koldo Ortega izan ziren Urbateko goleatzaileak. Partidua hasieratik okertu zitzaien Cerchiren jokalariei, lehen partzialetan 4-0ko eta 4-1ekoa jaso baitzuten.