Urbatek Ligako 3. partidua jokatuko du bihar Godellako igerilekuan

Urbatek Ligako 3. partidua jokatuko du bihar Godellako igerilekuan
2023/10/20 09:27
eta kitto!
2. Mazional Mailan jokatzen duen Urbat-Urkotronik waterpolo klubeko talde nagusiak bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera Godella Natacionen aurka jokatuko du Ligako hirugarren jardunaldian. Norgehiagoka Nazaret Udal Igerilekuan izango da.

Aurreko asteburuan eibartarrek euren lehenengoko puntua eskuratu zuten Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako partiduan (bertan jokatuko dituzte etxeko partidu guztiak), CN Ciutat Palmarekin 10 berdindu eta gero. Neurketaren amaieran berdinketa erabakitzeko jokatutako penaltien txandan Urbatekoek 4-5 galdu zuten. Eibarko klubetik diotenez, “partidua ikusgarria izan zen, emozio handikoa, eta zaletuek ere bikain erantzun zuten, taldearekin guztiz identifikatuta”.