Urbatek pisu handiko garaipena eskuratu du Sevillan

Eibartarrek 12-14 irabazi diote Dos Hermanas talde indartsuari
Urbatek pisu handiko garaipena eskuratu du Sevillan
2024/03/04 12:56
eta kitto!

Dos Hermanas talde indartsuari 12-14 irabazita, 2. Nazional Mailako Urbat Urkotronikek mailari eusteko hiru puntu garrantzitsu ekarri zituen Sevillako herri horretatik. Ondo hasi zuten neurketa David Cerchirenek, eta jakin izan zuten ondo amaitzen ere,, etxeko taldeak markagailua iraultzea lortu ondoren.

Garaipen horrekin, multzoko buru dira eibartarrak, 15 punturekin; 12rekin jarraitzen diote Malaga, Colegio Brains eta aurkari izan zuten Dos Hermanasek; 9rekin daude Ciudad de Alcorcon eta Chiclana; eta azken bi postuetan daude Waterpolo Elx, 7rekin, eta Tres Cantos 5ekin. Zapatu honetan Brains taldea hartuko dute eibartarrek Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, 20:15ean hasiko den partiduan.