Urbateko alebin misto taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi zuen

Taldeak demaseko gorakada bizi izan du denboraldi honetan
Urbateko alebin misto taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi zuen
2024/06/21 10:55
eta kitto!

Aurreko zapatuan Hernanin jokatutako waterpoloko alebin mailako Gipuzkoako Kopa gure herriko klubarentzat izan zen. Maila horretako talde mistoak egun horretan jokatutako lau partiduak irabazi zituen, eta finalean 3-1 nagusitu zitzaion Donostiri.

Ginga bikaina jarri dio lorpen horren azken ikasturtean taldeak eman duen gorakadari, gero eta maila bikainagoan aritu baita.