Urbateko B taldeak ezin izan dio Euskal Herriko 1. Mailari eutsi

Taldeak 5-7 galdu zuen aurreko barixakuan Orbean jokatutako itzulerako partidu erabakigarrian
Urbateko B taldeak ezin izan dio Euskal Herriko 1. Mailari eutsi
2024/05/20 11:13
eta kitto!

Asteburu beltza izan da Urbat Urkotronik waterpolo klubarentzat, senior mailako gizonezkoen bigarren taldeak ezin izan diolako Euskal Herriko 1. Mailari eutsi. Urbat B taldeak 5-7 galdu zuen aurreko barixakuan Orbean jokatutako itzulerako Play Out txapelketako partidu erabakigarrian.

Joanekoan 6-8 irabazi bazion ere Laurori, armaginek ez zuten jakin izan partidu erdira arte eskainitako mailari jarraipena ematen, eta urduritasunak lotuta azkenean amore eman behar izan zuten.