Urbateko bi jokalari Euskadiko infantil mailako selekzioarekin

Jon Soto eta Gaizka Gonzalez dira hautatuak
Urbateko bi jokalari Euskadiko infantil mailako selekzioarekin
2024/03/19 15:00
eta kitto!

Jon Soto eta Gaizka Gonzalez infantil mailako waterpolistak eguenetik domekara arte Euskadiko selekzioarekin hartuko dute parte Madrilgo torneoan. 2010ean jaiotako bi jokalarientzat ez da hori erronka bakarra izango, Paskua astean selekzioarekin izango baitira Kroazian jokatuko den beste torneo batean.