Urbateko bigarren taldeak 12-14 irabazi zuen Iruñean
Multzoko aurkari zaileneetarikoari irabazi zion asteburuan
2025/02/24
11:31
eta kitto!
Euskal Herriko Ligako 1. Mailan jokatzen duen waterpoloko senior mailako bigarren taldeak multzoko aurkari zaileneetarikoari irabazi zion asteburuan. Iruñeako WP9802 taldearen igerilekuan jokatutako partidu zailean, eibartarrek serio ekin zioten neurketari, 1-4 aurrea hartuz, eta bide horretatik jararitu zioten amaierara arte, azkenean 12-14 irabazteko.
Barixaku honetan Orbean aurre egingo diote Urgarari, gaueko 21:15ean hasiko den partiduan. Lehenengo taldea ere lehiaketara bueltatuko da berriro, denboraldiko urrutien eramango dion neurketari aurre eginez: Kanaria Handian CN Metropole taldeari egingo dio bisita, zapatuan 13:00etatik aurrera jokatzeko.