Urbateko bigarren taldeak ez zuen zorterik izan epailearen erabakiekin

Bi partidu jokatu eta bial galdu zituen
Urbateko bigarren taldeak ez zuen zorterik izan epailearen erabakiekin
2024/04/22 17:49
eta kitto!

Aurreko barixakuan Sestaon jokatutako Euskal Ligako  neurketan, Urbat B taldea 9-10 irabazten zihoala, epailearen akats larri batek larregizko zigorra ezarri zion Eibarko taldeari eta, azkenean, 12-10ekoa erakusten zuen markagailuak partiduaren amaieran. Zapatuan ere partidua izan zuen Urbateko bigarren taldeak, eta hor 10-3 galdu zuen Urgararekin.

2. Nazional Mailako neurketan, bestalde, Urbateko lehen taldeak 10-14 galdu zuen Malagarekin Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako norgehiagokan. Urbiak emakumezkoen taldeak 7-12 irabazi zuen Larrainaren aurrean. Kadete mailako partiduan, eibartarrek, boladaka jokatu arren, 5-11 garaitu zuten Easo; eta infantiletan, Urbatekoak nagusi izan ziren Lautadaren aurkakoan (10-5).