Urbateko infantil mailakoek Madrilgo Torneoan hartu dute parte

Urbateko infantil mailakoek Madrilgo Torneoan hartu dute parte
2023/09/21 15:41
eta kitto!
Aurreko asteburuan Urbat-Urkotronik waterpoloko infantil mailako taldeak Madrilgo Torneoan hartu zuen parte, eta maila onean jardun zuen gainera. Guztira 12 talde izan ziren lehiaketa horretan eta eibartarrek, Izei Urbat senior taldeko jokalariaren aginduetara, hiru partidu irabazi zituzten eta bi galdu, azkenean 5. edo 6. postuan amaitzeko, azkeneko jardunaldia bertan behera geratu zelako euriaren eraginez.