Urbateko infantilak 16. postuan waterpoloko Espainiako txapelketan

Eibartarrek esperientzia interesgarria bizi izan zuten Malagan
Urbateko infantilak 16. postuan waterpoloko Espainiako txapelketan
2024/06/26 11:27
eta kitto!

Penaltietan galdutako azken partiduak ez zion laga Urbat-Urkotronikeko infantil mailako taldeari postu oraindik hobeagoa eskuratzen Balear Uharteetako Campusesport taldearen aurka Malagan jokatutako waterpoloko Espainiako txapelketan.

Eibarko taldeak, gainera, hiru golengatik irabazten zuen partidu hori azken zatian sartuta, baina amaierako une garrantzitsuenetan ez zuen jakin abantaila hori kudeatzen. Dena dela, esperientzia aberasgarria bizi izan dute jokalari, guraso eta klubeko kide guztiek maila horretako txapelketa batean parte hartuta.