Urbateko jubenil mailako taldea bosgarren sailkatu da Lloret de Mar-en
Kataluniatik kanpoko lehiakide bakarra izan zen txapelketa horretan
2024/09/16
10:24
eta kitto!
Asteburu honetan Lloret de Mar-eko Torneoan jokatu duen jubenil mailako Urbat-Urkotronik-eko taldeak lan duina egin du bertan eta, azkenean, bosgarren postuan sailkatu da. Gorka Arregi entrenatzaile duen taldeak Poble Nouri irabazi zion, beste partidu bat berdindu egin zuen eta, horrez gain, porrot bi izan zituen. Bertan parte hartu izan duten beste talde guztiak Kataluniakoak izan ziren.