Urbateko kadeteek Logroñoko waterpolo torneoan garaile

Urbateko kadeteek Logroñoko waterpolo torneoan garaile
2023/09/05 10:23
eta kitto!
Logroñon jokatutako kadete mailako torneoa bereganatu du gure herriko Urbat waterpolo taldeak. Torneoan, eibartarrekin batera, bertako Waterpolo Logroñok, Waterpolo Mungiak eta Zaragozako Waterpolo Eskolak hartu zuten parte. Gure herriko ordezkariak nagusi izan ziren jokatutako hiru partiduetan eta finalean Zaragozako Eskolakoak baino gehiago izan ziren. Jokalariekin Logroñora joan zirenak pozik itzuli dira: “Topaketa interesgarria izan da klubarentzat, ikasturtea hasteko modu polita. Gamarrako igerilekuen antza dute Logroñokoek eta jokalarien familiakoek aukera izan zuten bertako merenderoan jateko”.