Urbateko lehen taldeak agur esan zion Donostiako igerilekuari garaipenarekin
9-7 irabazi zion Vallirana sailkapeneko faroltxo gorriari denboraldiko etxean jokatu beharreko azken partiduan
2025/04/29
13:33
eta kitto!
Waterpoloko 2. Maila Nazionalean jokatzen duen Urbateko lehen taldeak 9-7 irabazi zion Vallirana sailkapeneko faroltxo gorriari denboraldiko etxean jokatu beharreko azken partiduan. Paco Yoldi igerilekuan jokatutako norgehiagokan, Eibarko taldeak lehen bi zati on egin zituen, ondoren erritmoa jaisten joateko, partidua bereganatzeko arazo handirik izan barik. Ondo igarri zen, dena dela, Unax Unzetaren hutsunea.
Euskal Herriko 1. Mailako partiduan, bestalde, Urbat Urkotronik-eko bigarren taldeak 11-8 galdu zuen Urgarari egindako bisitan. Armaginek oso talde gaztea aurkeztu zuten Irunen, baina, hala ere, maila eman zuen: lehen bi zatien amaieran 5-6 irabazten zuten.