Urbateko lehen taldeek gero eta gertuago dute mailari eustea
Urbat Urkotronik-ek 15-9 irabazi zion Godellari Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatutako 2. Nazional Mailako azken jardunaldiko partiduan. Norgehiagokaren hasiera ez zen erraza izan eibartarrentzat, eta lehen bi zati irregularren amaieran markagailuak 6-7koa erakusten zuen valentziarren alde. Baina bueltan ikusgarri aldatu zuten jokoa Urbatekoek eta, Godellakoen beherakada aprobetxatuz, 6-1edko partziala lortu zuten. 12-8ko horrek bere jarraipena izan zuen azken emaitzara iritsi arte.
Datorren zapatua egun aproposa izan daiteke Urbateko senior mailako bi taldeek euren helburua eskuratzeko. Eguerdian Urbat B bigarren taldeak Sestao hartuko du Orbean Euskal Herriko 1. Mailako partiduan, eta gauean 2. Maila Nazionaleko lehian Urbat A lehen taldeak Las palmaseko Metropole hartuko du Paco Yoldi igerilekuan. Horko garaipenek maila horietan irauteko aukera eskaini diezaieke talde biei.
Asteburu honetan Orbea kiroldegian jokatutako partidu bakarrean, Urbateko infantil misto taldeak penaltietan nagusitu zen Sestao La Navalen aurrean (5-4) norgehigoka bederatzina berdinduta amaitu eta gero.