Urbateko ordezkariek bikain dihardute Kroaziako waterpolo torneoan
Gaizka Gonzalezek eta Jon Sotak lan bikaina dihardute egiten Euskal Herriko selekzioarekin
2024/04/04
12:14
eta kitto!
Euskal Herriko infantil mailako selekzioarekin jokatzen ari diren Gaizka Gonzalezek eta Jon Sotak lan bikaina dihardute egiten Kroaziako Dubrovnik hirian jokatzen ari den nazioarteko torneoan. Astelehenean hasi eta domekan amaituko den lehiaketa horretan 40 taldek hartzen dute parte, zortzi multzotan banatuta.
Urbatekoen Euskal Herriko selekzioa B multzoan dago eta orain arte jokatutako hiru partiduak irabazi ditu. Gaur fase horretako azkena jokatuko dute, multzoko lehenengo postua jokoan dagoela. Guztira zazpi partidu jokatuko dituzte eibartarrek.