Urbateko senior mailako taldeek bi garaipen eta porrot bakarra izan dute asteburuan

Behin mailari eutsiko diola ziurtatuta, 2. Nazional Mailako taldeak galdu egin zuen
Urbateko senior mailako taldeek bi garaipen eta porrot bakarra izan dute asteburuan
2024/04/15 11:49
eta kitto!

2. Nazional Mailan jokatzen duen lehen taldeak, behin mailari eutsiko diola ziurtatuta, galdu egin zuen Madrilen Colegio Brains taldearen aurka (12-8). Hiru minuturen faltan izan zuen berdintzeko aukera galduta, hortik aurrerakoa ez zen ondo joan.

Gizonezkoen bigarren taldeak, bestalde, garaipen esanguratsua lortu zuen Getxon (8-10).

Eta emakumezkoen Urbiak taldeak nagusitasunez gainditu zuen Santoña (11-6).

Azkenik, Urbateko kadeteek 9-12 galdu zuten Askartzarekin, haurren talde biek garaile izan ziren (Gorriak Leioari irabazi zion eta Beltzak Urgarari) eta arrainkumeek oso ondo jardun zuten Orbean Easoren aurka.