Urbateko senior taldea nagusitu zen IX. Logroñoko Hiria Torneoan
Berrehun waterpolista baino gehiagok hartu zuten parte
2024/09/11
11:23
eta kitto!
Aurreko asteburuan Logroñoko Las Norias kirol hirian jokatutako hiri horretako IX. Torneoaren barruan, Urbat IKEko master eta gazteen mailetako jokalariekin osatutako senior konbinatuak irabazi zuen txapela. Talde horretan jokatu zuten artean Sologaistua lau anaien parte-hartzea aipagarria izan zen.
Dena dela, ez zen izan talde hori eibartarren arteko bakarra emaitza bikainak eskuratzen, kadete eta alebin mailetakoek bigarren postuetan sailkatu zirelako euren mailatan. Berrehun waterpolista baino gehiago hartu zituen torneo horretan Aragoi, Gaztela-Leon, Errioxa eta Euskadiko taldeek hartu zuten parte, tartean Zaragozako Waterpolo Eskola, Burgosko Castellae Waterpolo Kluba eta Logroñokoa.