Urbateko waterpolistak jo eta su denboraldi bikainari ginga jartzeko asmoz
Seniorrek mailari eutsi diote, jubenilek bigarren postuan amaitu dute liga eta infantilak Espainiako Txapelketarako sailkatu dira
2025/06/10
12:12
eta kitto!
Senior mailako bi taldeek euren mailei eusteaz gain (talde nagusiak 2. Nazional Mailari eta bigarrenak Euskal Herriko 1. Mailari), jubenil mailako taldeak ere bikain amaitu du Euskal Herriko Ligako bigarren postua eskuratz: Askartzaren atzetik, baina Waterpolo Navarra, Portugaleteko Nautika eta Leioa bezalako klub indartsuen aurretik.
Infantil mailako taldea hilaren 18tik 24ra Malagan jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatu da eta, dagoeneko, estatuko 24 onenen artean dago. Alebin taldeak, berriz, Gipuzkoako Kopa irabazi du eta orain, kadete mistoarekin batera, Zaragozara joango da datorren astean, Polo Amigos Torneoa jokatzera.