Urbaten garaipen argia 2. Maila Nazionalari eusteko borrokan

Jon Treviño izan zen goleatzaile nagusiena lau golekin
Urbaten garaipen argia 2. Maila Nazionalari eusteko borrokan
2025/03/10 12:17
eta kitto!

Aspaldi lortzen ez zuena eskuratu zuen oraingoan 2. Maila Nazionaleko Urbat-Urkotronik waterpolo klubeko lehen taldeak. Defentsako lan trinkoa erakutsiz, oraingoan amaierari ere ondo eutsi dio eta ordura arte lortutako aldeari baita ondo eutsi ere. Markagailuak 5-3koa erakusten zuenean, Jon Treviñok kontraerasoan eskuratutako golak guztiz erabaki zuen aurreko zapatuan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan Tres Cantosen aurrean jokatutako norgehiagoka. Treviño, gainera, goleatzaile nagusiena izan zen, lau golekin.

Datorren zapatuan mailari eusteko erabakigarria izan daitekeen beste partidu baten aurrean izango dira Davide Cerchiren mutilak. CN Vallirana taldearen igerilekuan jokatu beharrekoak pisu berezia izan dezake liga amaieran.